2015eko San Andres Azoka

2015/10/09

San Andres azokaren helburua Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako produktu hauen erakusketa, lehiaketa eta salmenta egitea da: barazkiak, frutak, eztia, ardi gazta eta eskuz egindako ogia.

Erakusteko eta saltzeko –ez ordea lehiaketarako- aipatutako produktu horiez gain, txakolina, loreak eta beste gazta mota batzuk ere egon daitezke.

Azokan parte hartzeko eskaerak eta agiriak aurkezteko epea 2015eko azaroaren 6an,14:30ean amaituko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.