Robotika tailerren onartuen zerrendak

Eibarko Udalak robotikan inguruko tailer teknologikoa antolatu du zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko eta gabon oporretan burutuko da.
Robotika ikastaroaren izen emate epea amaitu ondoren, onartuen zerrendak argitaratzen dira.
ROBOTIKA eta ERREALITATE AREAGOTUA: LH 3. ETA 4. MAILAKOENTZAT:
-
Abenduak 27, 28, 29 eta 30. Ordutegia: 09:30etatik 13:30etara.
-
JAZINTO OLABEKO LUDOTEKAN
ROBOTIKA eta ERREALITATE AREAGOTUA: LH 5., 6., DBH 1. eta 2. MAILAKOENTZAT:
- Abenduak 27, 28, 29 eta 30. Ordutegia: 09:30etatik 13:30etara
- INDIANOKUA GAZTELEKUAN
- Onartuen zerrenda ikusteko klikatu hemen.
Behin betiko inskripzioa burutzeko, ondoren adierazten den dokumentazioa tailerra burutuko den lehen egunean aurkeztu beharko da:
-
Robotika tailerretan izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta tailerrera joango den adingabearen aita, amak edo tutoreak sinatuta.
-
Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.
Behinbetiko zerrendetan dauden ikasleak matrikula orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko