Robotika gabonetako oporretan

2018/12/10

Eibarko Udalak robotikaren inguruko tailer teknologikoak antolatu ditu zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko. Robotika SLither EV3 eta Unity-Maya 3D tailerretan izena emateko epea 2018ko abenduaren 10etik 17ra bitartean egongo da zabalik. Tailerrak Lehen hezkuntzako 3., 4., 5., 6. eta DBH mailako ikasleei zuzenduta egongo dira.

Robotika Slither EV3

Tailerra Jazinto Olabeko ludotekan burutuko da (euskaraz):

Abenduak 26, 27 eta 28

Lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailak. Ordutegia: 09:30etatik 13:30etara.

Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 50 eurokoa Eibartik kanpokoentzat.

Matrikula egiteko epea 2018ko abenduaren 10etik 17ra bitartean egongo da zabalik, Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan. Tailer honetan parte-hartzeko gutxienez 5 ikasle, eta gehienez 15 ikasle.

Ikastaroan izena emateko matrikula orria hemen duzu. Bestalde, oinarriak eta informazio gehigarria kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.

Robotika Slither Unity-Maya 3D

Tailerra Indianokua gaztelekuan burutuko da (euskaraz):

Abenduak 26, 27 eta 28

DBH-ko ikasleentzat. Ordutegia: 09:30etatik 13:30etara.