Robotika

2019/06/12

Eibarko Udalak robotikaren inguruko tailer teknologikoak antolatu ditu zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko. Izena emateko epea 2019ko ekainaren 10etik 17ra bitartean egongo da zabalik. Tailerrak Lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta egongo dira.

Tailerra Jazinto Olabeko ludotekan burutuko da (euskaraz):

Ekainak 26, 27eta 28

Ordutegia: 09:30etatik 13:30etara.

Ikastaroaren prezioa 26 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 52 eurokoa Eibartik kanpokoentzat.

Matrikula egiteko epea 2019ko ekainaren 10etik 17ra bitartean egongo da zabalik, Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan. Tailer honetan parte-hartzeko gutxienez 5 ikasle, eta gehienez 15 ikasle.

Ikastaroan izena emateko matrikula orria hemen duzu. Bestalde, oinarriak eta informazio gehigarria kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.