"Renata” antzezlana dataz aldatu da

Konpainiaren eta Udalaren arteko gaizki ulertu bat dela eta, martxoaren 16rako aurreikusia genuen "Renata" antzezlana dataz aldatu bahar izan dugu.
"Renata" antzezlanaren funtzioaren data berria apirilaren 6a da, arratsaldeko 7etan hasita Uni-Eibar Antzokian.
Funtzio data berri honetara joateko erositako tiket guztiak aldatu behar ditugu, beraz, erositako sarrerak Coliseoko lehiatilan aldatu beharko dira antzokiaren ohiko salmenta-ordutegian, astelehenetan eta ostiraletan, 17:30etik 19:30era, eta funtzio-egunetan martxoaren 10etik aurrera. Martxoaren 16rako sarrerek ez dute apirilaren 6rako balio, aldatu egin behar dira.
Data-aldaketa honetarako sarrera erosi duen norbaiti etortzea ezinezkoa egingo balitzaio, dirua itzultzeko kanalen informazioa datorren astean zehar informatuko dugu.
Argibideak ere Kultura bulegoan jaso ditzazkezu, 943 708 435 telefono zenbakian.