Eibarko Udala
irakurketa kluba

Paperezko hegoak: ume eta gaztetxoen irakurle klubaren aurrematrikula

2025/09/01
Klubaren saio baten argazkia

8 urtetik gorako umeentzako irakurketa klubaren aurrematrikula zabaltzen da

Helburua: Agerikoa da literatura eta letren munduak aberastu egiten duela haur eta gazteen garapena. "Paperezko hegoak" izeneko irakurketa klubak tailer bilakatzen ditugu, eta saio bakoitzean irakurritakoa taldeko solasaldiaz lantzeaz gain, sorkuntza ariketa bat gehitzen diogu.

Era honetan, partaideek sortzeari beldurra galdu eta gozamen osoagoa bereganatzen dute. 

Urte bukaeran, hilabetero egindako ariketa bakoitzarekin liburu bat egiten dugu eta haur bakoitzak etxera eramango du. 

Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero. 

Aurrematrikula: Irailaren 1etik 19ra, formulario honen bidez. 

Norentzat: LHko 3. mailatik aurrera. Interesa erakusten dutenen adinen arabera  osatuko da taldea eta antzerakoa izan dadila saiatuko gara. Bi talde egitea baloratuko da izen-ematearen arabera. Taldea osatzeko, gutxienez 6 pertsona behar dira.

Dinamizatzailea: Peru Magdalena. 

Non eta noiz: Portalean, hilero, egun hauetan: urriak 21, azaroak 11, abenduak 9, urtarrilak 13, otsailak 10, martxoak 10, apirilak 14 eta maiatzak 12 

Ordutegia: 17:00 - 18:00 eta 18:00 - 19:00 (talde bi egiten badira).

Jardueraren prezioa: Dohainik.  

Hizkuntza: Euskara.