Olentzero eta Mari Domingiren kalejira
Abenduaren 24an, 11:30ean, Olentzero eta Mari Domingiren kalejira izango da Urkizutik hasita, eta Errebal, Julian Etxeberria eta Toribio Etxeberria kaleetatik pasata, Untzaga plazaraino iritsiko da. Tartean, geldiuneak ere egingo dira abesteko Urkizun, Coliseoan, Toribio Etxeberria kaleko hasieran eta erdialdean eta Untzaga plazan. 'Galtzagorri'-ren lau pertsonaia bitxi, Juan Bautista Gisasola Musika Eskola eta Adolfo Jainagan Eskolako trikitilariak ere Olentzero eta Mari Domingirerekin batera izango dira kalejira osoan zehar.
Eguraldia lagun izango ez bagenu, kalejira leku eta ordu beretik irtengo da, baina geldiune bakarra Errebal plazia izango da. Errebaletik irtetean euria egiten jarraituko balu, zuzenean, kalejira Udaletxeko arkupeetaraino mugituko da.
Ordubete beranduago, 12:30ean, Udaletxean, Olentzero eta Mari Domingiren harrera izango da. Bertan, nahi duten ume guztiek parte hartu ahal izango dute. Gainera, oparitxo bat banatuko zaie bertaratzen diren haur guztiei. Pantxika astoa ere Olentzero eta Mari Domingirekin batera izango da une berezi honetan.