Nola esango zenuke youtuber euskaraz? Eman botoa e-berba lehiaketan.

2018/02/28

Botoa emateko epea martxoaren 11n bukatuko da. Sartu www.eibarko-euskara.eus web gunean, ikusi jendeak aurkeztu dituen proposamenak eta eman botoa gehien gustatzen zaizunari.

Lehiaketa honen bitartez gure mundu digital honetan hain ohiko diren ingelera jatorriko berben euskarazko baliokideak aurkitu nahi dira.

Sartu HEMEN, ikusi partehartzaileek egindako proposamenak eta eman zure botoa.

Lehiaketa Eibarko AEK-k, Udal Euskaltegiak eta Euskara Zerbitzuak antolatu dute.