"Nola aldatu diren gauzak, kamarada!" izenburupean, mahai-ingurua izango da Portalean, hilaren 20an

2018/02/14

Hamaika berbaldi ekimenaren barruan, EIBARREN AKEBAIk antolatutako hirugarren saioa izango dugu otsailaren 20an, asteartea, 19:00etan, Portaleko Areto Nagusian.

Otsailean mahai-ingurua izango dugu: Nola aldatu diren gauzak, kamarada!  izenburuari jarraituz, hainbat belaunaldiko eibartarrek euskararen inguruan izandako bizipenak kontatuko dizkigute. Horretarako Serafin Basauri, Luis Alberto Aranbarri “Amatiño”, Leire Narbaiza, Nerea Barruetabeña eta Beñat Laskurain izango dira. Guztien artean kontatuko dituzten bizipen eta gogoetek, Eibarren euskarak izan duen ibilbidea eta bilakaera hobeto irudikatzen eta ulertzen lagunduko digute.

Mahaikideei galderaren bat egin nahi izanez gero, aurretiaz bidaltzeko aukera egongo da. Horrela, mahai-inguruan Jokin Bergarak, moderatzaileak, galdera horiek luzatuko dizkie tertuliakideei. Hilaren 18a bitartean jasoko dira galderak.