Negulekuak 2022 programa urtarrilaren 29ra arte luzatuko da

2022/01/18

Eibarko Udalak eta Eibarko Merkatari Gune Irekiak antolatzen duten Negulekuak programa urtarrilaren 29ra arte luzatuko da. Negulekuak programa larunbatetan eskaintzen jarraituko da, Errebal Plazian eta Astelena frontoian.

Alabaina, San Andres gunea itxi egingo da eta Astelena Frontoian elkartuko dira LH 1. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleak.

Horrez gain, Astelena frontoian 19:30etik 20:30era eskaintzen den tartea kendu egin da, txanda horretan erabiltzaile kopurua esperotakoa baino askoz baxuagoa izan baita. 

Negulekuetara joateko aldez aurretiko hitzordua nahitaezkoa da. Hona hemen esteka: https://hitzorduak.eibar.eus/astelenaparkea/eu

Txandak asteazkenetan eguerdi aldera irekiko dira.