Mintzasaioak

Mintzasaioak ikastaroa Eibarko Udal Euskaltegian

Ikasleak taldeka

2024/02/08

Ahozko jarduna zuzendu eta hobetzeko ikastaroa.

Eibarko Udal Euskaltegiak Mintzasaioak izeneko ikastaroa antolatu du, xedea izanik ahozko jarduna hobetzea eta zuzentzea. Astean bi egunetan izango dira saioak, otsailaren 19tik martxoaren 21era bitartean, eta bi ordutegi izango dira aukeran: 14:30-16:00 edo 17:00-18:30. 40 euro balio du ikastaroak, baina Eibarren erroldatutakoek 20 euro baino ez dute ordaindu beharko.  Matrikula epea: otsailaren 6tik 15era.

Hemen informazio gehiago.