Minecraft eta Roblox

Minecraft eta Roblox

Minecraft eta Roblox

2020/11/27

Eibarko Udalak programazioaren inguruko tailer teknologikoak antolatu ditu zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko. Aurre-matrikula egiteko epea 2020ko azaroaren 23tik 30era bitartean egongo da zabalik. Tailerrak Lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta egongo dira.

Minecraft eta Roblox programa arrakastatsuen 2. edizioa antolatu dugu.

Tailerra Portalea Kultur etxean, 1go solairuan, burutuko da larunbatetan (euskaraz):

Abenduak 5, 12, 19 eta 26

Ordutegiak: 4 txanda egongo dira, bi minecraft-entzat eta beste 2 Roblox-entzat.

Minecraft:LH 3tik 6ra: 10:00etatik 11:30etara ; 16:00etatik 17:30etara

Roblox: LH 3tik 6ra: 12:00etatik - 13:30etara ; 18:00etatik 19:30etara

Ikastaroaren prezioa 20 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 40 eurokoa Eibartik kanpokoentzat.

Aurre-matrikula egiteko epea 2020ko azaroaren 23tik 30era bitartean egongo da zabalik, Aurre-matrikula Online egitea derrigorrezkoa da.

Aurre-matrikula egiteko esteka: https://www.eibar.eus/robotika
Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeen kudeaketa burutuko da. Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus/kultura), abenduaren 2an.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: abenduaren 2an 10:00etan. Zozketan emaitza eguerdiko 12:00etan argitaratuko da.

Behinbetiko zerrendetan dauden ikasleak matrikula orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko

Oinarriak eta informazio gehigarria kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.

Tailer honetan parte-hartzeko gutxienez 5 ikasle egon beharko dira txandako, eta gehienez 10 ikasle.