Mezu ezkutuak lehiaketa

Lehiaketaren kartela

Mezu ezkutuak lehiaketa

2022/02/28

Mezu ezkutu lehiaketan barregarria, beldugarria, erreibindikatzailea izan daitekeen mezu laburra idatzi behar da, gehienez ere pare bat lerrokoa (25 hitz inguru), eta bokal guztiak kendu behar zaizkio.

Parte hartu nahi duenak mezua osorik idatzita eta bokalak kenduta e-posta bidez bidali behar du helbide hauetako batera: euskara@eibar.eus , euskaltegia@eibar.eus eibar@aek.eus

 

Lehiaketak bigarren partea ere izango du. Eta bigarren parte horretan hala nahi duten herritarrak mezu ezkutuak deszifratzen ahalegindu beharko dira.

Udalak Udal Euskaltegiarekin eta AEK euskaltegiarekin lankidetzan antolatu du. Parte hartzea irekia da.

Mezu ezkutua aurkezteko azken eguna martxoaren 20a izango da. Oinarriak www.eibar.eus gunean daude.