Martxan da "Ongi etorri euskarara" egitasmoaren 7. edizioa

Aurkezpeneko argazkia

Aurkezpena gaztelekuko taldean

2021/10/04

DBHko ikaslei zuzendutako euskara maila hobetzeko errefortzu saioak dira, Udalak antolatuak.

Eibarko DBHko ikastetxe guztiek hartzen dute parte egitasmoan.Guztira 48 ikasle ibiliko dira bost taldetan banatuta.  Hiru talde Eibar BHI Isasin egongo dira, talde bat Jardinetan eta beste bat Gaztelekuan. Helburua modu ludikoan euskara maila hobetzea da .

Astean ordu bat eta laurdeneko bi saio izango dituzte eskolaz kanpoko ordutegian.

Talde batzuetan Eibarren eskolaratu berriak diren ikasleak daude, eta beste batzuetan DBH zailtasunik gabe burutzeko euskara maila hobetu behar duten ikasleak.

Saioen helburua honako hauek dira:

  • Jolas giroan euskara lantzea
  • Euskal gizartearen parte direneko sentimendua lantzea
  • Euskararen aldeko motibazioa, ezagutza eta erabilera sustatzea.
  • Gazte etorri berrien sozializazioan laguntzea.