Eibarko Udala

Onartu dira Marrazketa eta Zeramika Udal Eskoletan matrikulatutako pertsona guztiak

2020/07/27
eskolak

Marrazketa eta Zeramika Udal Eskoletan matrikulatutako pertsona guztiak onartu dira.

Taldeetan plaza hutsak geratu direnez, matrikulazio epe berri bat zabaldu da uztailaren 28tik irailaren 30era, eta plazak matrikularen arabera esleituko dira.

Matrikulazio inprimakia, behar bezala beteta, eta dokumentazioa helbide honetara bidali behar da: pegora@eibar.eus

MARRAZKETA - matrikula orria

ZERAMIKA – matrikula orria