Liburutegiak ikasteko gune gehiago jarriko ditu

Ikasgelaz gain, Liburutegia itxita dagoen larunbat arratsaldeetan eta igandeetan, Portaleko lehen solairuko bilera-gelak erabili ahal izango dira ikasteko, betiere instalazioak errespetatzen badira.
Liburutegiaren ordutegia asteburuetan
Larunbatak: 10:00 – 13:30
Ikasgela eta bilera-gelen ordutegia asteburuetan
Larunbatak eta igandeak: 10:00 – 13:00 eta 16:00 – 20:00
Erabiltzaile guztien arteko elkarbizitza ona bermatzeko, ahots-tonua ikasteko edo lasai irakurtzeko modukoa izan beharko da.
Espazioen ezaugarriak direla eta, bakarka ikasteko bilera-gelak erabiltzea gomendatzen da, eta liburutegiko ikasketa-gela, berriz, taldean lan egiteko, betiere ahots-tonu egokia erabilita.
Gela horien erabilera desegokia antzemanez gero, zerbitzua ixtea aztertuko da.