Eibarko Udala
irakurketa kluba

Liburuen poltsa: familientzako irakurketa kluba

2025/09/01
Klubaren saio baten argazkia

Literatura familian partekatzeko gune honen aurrematrikula irekitzen da

Helburua: Irakurzaletasuna eta liburuekiko atxikimendua sortu, jokoen eta dinamiken bitartez, umeen nahiak, interesak eta fantasia pertsonalak abiaburutzat hartuta. 

Asistentzia derrigorrezkoa da behin izena emanda. Hutsegiteak ahalik eta arinen adierazi beharko zaizkio Liburutegiari. Aurretik abisatzen ez diren hutsegiteak  ez justifikatuak kontsideratuko dira. Hutsegite bi izateak irakurketa klubaren kanpo egoteak suposatuko du. 

Aurrematrikula: irailaren 1etik 19ra, formulario honen bidez. 12 ume baino gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo da. Taldea osatzeko, gutxienez 6 pertsona behar dira. 

Norentzat: 

1. Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko gelako umeak.

2. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak.  

Dinamizatzailea: Saroa Bikandi 

Non eta noiz: Umeen Liburutegian, hilero, astelehenetan. 

Ordutegia: 18:00 - 19:00 edo 19:00 - 20:00, taldeen arabera. 

Jardueraren prezioa: Dohainik.  

Hizkuntza: Euskara.