Eibarko Udala
irakurketa gidak udal liburutegia

LGTBI+ kolektiboaren eskubideen aldeko irakurketa gida

2026/06/19
Helduen Liburutegian jarritako interesgunearen irudia

LGTBI+ kolektiboaren eskubideak, aniztasuna eta ikusgarritasuna sustatzeko helburuarekin, Eibarko Udaleko Juan San Martin Liburutegiak eta Maistrak Liburutegiak irakurketa eta ikus-entzunezko gida bateratua prestatu dute.

Gidak adin guztietarako proposamenak biltzen ditu: helduentzako saiakera eta eleberriak, haur eta gazteentzako album ilustratuak eta narrazioak, baita LGTBI+ errealitateak eta bizipenak jorratzen dituzten filmak ere. Helburua da irakurketaren eta kulturaren bidez aniztasun afektibo-sexuala eta genero-aniztasuna ezagutzeko, ulertzeko eta errespetatzeko tresnak eskaintzea. 

Helduentzako atalean, saiakera eta gogoetarako lan ugari aurki daitezke, besteak beste Garen piztiaz beste, Identidades confinadas, Rebeldes del deseo, Bi: apuntes para una revolución bisexual, Erresistentziarako gorputzak edo El pensamiento erótico. Fikzioaren arloan, berriz, El pozo de la soledad, Virgen jurada, Tan poca vida, Lo que hay, La seducción, Less edo Bihotzean napalma bezalako lanak hautatu dira. 

Haur eta gazteentzako proposamenen artean daude Sirenak, Dardarak, Titiritesa, Titimari, De Archie para Zack, ¡Por nosotros!, Teníamos 15 años, King y las libélulas, Gorputz txiki batean jaio nintzen eta Heartstopper saileko hainbat ale. 

Gidak, halaber, film gomendioak ere jasotzen ditu, hala nola Carol, Con amor, Simón, Dolor y gloria, Bohemian Rhapsody, Una mujer fantástica, Retrato de una mujer en llamas edo La (des)educación de Cameron Post. 

Gainera, gidan agertzen diren liburuak Juan San Martin eta Maistrak Liburutegietako sarreretan jarri dira ikusgai eta mailegurako prest. Horrela, herritarrek modu errazean ezagutu eta eskuratu ahal izango dituzte proposamen hauek.

Irakurtzea eta kultura partekatzea ere bada gizarte inklusiboago, errespetuzkoago eta berdintasunezkoago baterantz aurrera egiteko modu bat. Horregatik, herritar guztiak gida ezagutzera eta beren proposamenez gozatzera animatzen ditugu.