Lekeitioko multiabentura parkera eta Karraspio hondartzara egingo den irteerarako eskaera guztiak onartu dira

2022/06/02

Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak ekainaren 11n Lekeitioko multiabentura parkera eta Karraspio hondartzara joateko jaso diren eskaera guztiak onartuak izan dira

44 ikaslek izena eman dute Eibarko Udalaren ekimen honetarako.

Behin betiko matrikula eta bilera informatiboa: ekainaren 9an, arratsaldeko 6etan.

Non: Indianokua gaztelekuan

Behin betiko matrikula egiteko hiru dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Irteera ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

2.- Haurraren OSAKIDETZAren txartelaren fotokopia.

3.- Matrikula orria. Gaztetan udan Abentura parkea

Prezioa: 15 € ikasle bakoitzak.