Udalak hiru ikastetxetako patioak zabalduko ditu larunbat arratsaldeetan

2018/05/08

Eibarko Udalak hiru herri ikastetxeen patioak larunbat arratsaldeetan zabaltzen ari da, Urkizu, Amaña eta Arrateko Andra Mari Herri ikastetxeak hain zuzen ere.

Larunbat arratsaldeko ikastetxe patioen irekiera honekin, herriko haurrei jolasteko gune ireki apropos batzuk eskeini nahi zaie. Eibarko Udalak esparru hauek dagokion erabilera egokia bermatzeko zaintza zerbitzu bat kontratatu du.

Zabalduko diren datak honako hauek dira:

maiatzak 12, 19 eta 26 ; ekainak 2 eta 9

Ikastetxe patioen irekiera ordua arratsaldeko 4etatik 8etara izango da.

OHARRA: Arrateko Andra Mari ikastetxearen patioa maiatzaren 12an arratsaldeko 6etan zabalduko da, lehenago ikastetxeko Guraso Elkarteak urteko jaia ospatuko baitu.