Larunbat arratsaldeetan Arrateko Andra Mari ikastetxeko patioa zabalduko da

Patio irekiera 2021

Patio irekiera

2021/04/30

Eibarko Udalak, maiatza eta ekaina bitartean, Arrateko Andra Mari ikastetxeko patioa larunbat arratsaldeetan zabalduko du.

Larunbat arratsaldetako Arrateko Andra Mari ikastetxeko patioan irekierarekin, herriko haurrei jolasteko gune ireki apropos bat eskaini nahi zaie. Eibarko Udalak, esparru honen dagokion erabilera egokia bermatzeko, zaintza zerbitzu bat kontratatuko du, ekipamenduak babesteko eta zaintzeko.

Zabalik egongo diren datak honako hauek dira:

Maiatzak 8, 15, 22 eta 29 ; ekainak 5

Ikastetxe patioaren irekiera ordua arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara izango da.