Kultura Digitalaren Astea Eibarren

2018/03/14

Martxoaren 16tik 21 arte Kultura Digitalaren Astea ospatuko dugu Eibarren. Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuari, Eibarko Udalari eta Kode Eskolari esker ikasgela ibiltaria izango dugu.

Ekintzaz eta jardueraz betea datorkigu Kultura Digitalaren aste hau. Martxoaren 16tik 21era bitartean izango dugu, adin tarte guztientzat,  familiei zuzendua, haurrentzat, nerabe eta gazteentzat,... hainbat gaien inguruan hausnartzeko eta trebatzeko aukera izango dute. Hitzaldiak, tailerrak, ipuin kontalariak,... danetarik izango du ikasgela ibiltari honek. Tailerren gehiengoa autobusean bertan burutuko dira eta hitzaldien gehiengoa Portalea kultur etxean burutuko dira. Guztiak zehatz mehatz non eta zein ordutan burutuko diren jakiteko programan klikatu.

Kultura Digital@ren Astearen helburua da Gipuzkoako haurrek, nerabeek eta gazteek gizarteari aurre egiteko gaitasun digitalak garatzea eta haien garapen kulturala eta soziala ahalbidetzea. Aldundiak, asmo horrekin, hainbat herritara eramango du aste honetako programazioa  "Kultura Digital@: erabilera ona eta sorkuntza" goiburuarekin.

Programa kontsultatu nahi baduzu klikatu hemen.