KULTURA
Kultura Sailak (e)Kultura eta Eibar Eszenan kultura-aldizkarien harpidetzak berriztu nahi ditu, beraz, harpidetza guztiei baja emango zaie.
2026/06/15
Kultura Sailak (e)Kultura eta Eibar Eszenan kultura-aldizkarien harpidetzak berriztu nahi ditu, beraz, harpidetza guztiei baja emango zaie.
Postaz edo posta elektronikoz jaso nahi duenak honela eska dezake:
- Eibarko Udalaren web-orrian, Kultura Sailaren tramite honen bidez: Kultur aldizkarien harpidetza.
- Aurrez aurre Pegoran.
Tramitea uztailaren 1etik aurrera egin ahal izango da