Komikiak sortzen

2019/01/09

Eibarko udalak derrigorrezko bigarren hezkuntzako nerabeentzat komikiak sortzeko ikastaro bat antolatu du.

DBH-ko nerabeek komikiak sortzeko ikastaro bat burutzeko aukera paregabea dute. Ikastaroa otsaileko 4 larunbat arratsaldetan burutuko da, baina, aldez aurretik, izena eman beharko da urtarrilaren 18tik 27ra bitartean Indianokua gaztelekuan.

Ikastaroa Martin Azpilikueta ilustratzailearen eskutik izango da.

Ikastaroa doakoa da.

Argibide gehiago behar izanez gero Indianokua gaztelekuan emano dituzte edo 688 682 372 telefono zenbakira deitu dezakete interesatuek.