Koldo Zuazo eibartarrari omenaldia Gasteizen

Koldo Zuazo, omendua; Patxi Lejardi , zinegotzia eta liburuaren azala

Koldo zuazo eta Patxi Lejardi

2020/09/21

Eibartik Zuberoara euskalkietan barrena, Koldo Zuazori gorazarre egiteko EHUko bere lankide eta lagunek Eibarko Udalaren babesarekin egindako artikulu-liburua da.

Liburu horren emate-ekitaldia izan zen Koldori Gasteizko campusean irailaren 18an egin zitzaion omenaldia.Omenaldian parte hartu zuten hizlari guztiek azpimarratu zuten Koldoren argitasuna, naturaltasuna, lanerako grina eta jendearekin konektatzeko duen erraztasuna.

Bereziki goraipatu zen berak dialektologiaren alorrean egindako lanaren maila. Eta jubilatu bada ere, lanean jarraitzeko gonbita egin zioten lankide eta lagunek.

Eibartik Zuberoara euskalkietan barrena liburua Juan San Martin liburutegian dago, interesa dutenek eskuratzeko.