egoibarra
Kezka dantza taldearen koko-mokoak koko-eskean ibiliko dira otsailaren 22an
2025/02/21

Koko-dantzariek eta koko-mokoek Aratusteak ospatuko dituzte asteburu honetan, dibertsioa eta festa baserrietara eta kalera zabaltzeko.
15 urte izango dira Kezka dantza taldeak ohitura honi ekin ziola, herrian euskal inauterien elementuak berreskuratu eta sustatzeko asmoarekin.
Eibarko inauterien berpizte ahalegina dela esan genezake; funtsean, nagusiengandik jasotako moldeak martxan jarri nahi izan zituzten, dantzak, kantuak eta jantziak berreskuratuta.
Hauxe da Kezka dantza taldeak larunbat honetarako, otsailaren 22rako, antolatu duen egitaraua:
- 08:30: Koko-dantzariak Errebalen bilduko dira
- 09:00: Agiñagako eta Mandiolako baserrietara joateko ibilbidearen hasiera izango da. Ibilbidea 14:00etan bukatu da
- 18:30: Mauxitxa txarangak lagunduta, kalejira hasiko da Errebalen, eta kalez kale joango dira dantzan eta kantuan
- 21:15: Azken dantza eta kantuak egingo dituzte Errebalen
Koko-moko
zaria bete moko.
Gibel, gibel,
afarittarako.
Dirua baneuka,
patrikarako.