Juan Palacios zinegile eibartarraren MESETA dokumentalaren emanaldia urriaren 24an

2020/10/21

Larunbateko emanaldi berezi honetan, 19:00etan, Coliseo antzokian, dokumentala aurkeztuko duen zuzendaria izango dugu.

Eibarren jaio zen 1986an, eta Ingurumen Zientzietako eta Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaduna da. Amsterdamen (Herbehereak) bizi eta lan egiten du.

MESETA bigarren film luzea da, PEDALÓren atzetik. Lehen film honekin, Irizar Saria irabazi zuen 2016ko Donostiako Zinemaldian, eta Dokumental Luze Onenaren Saria jaso zuen New Yorkeko Bushwick Zinemaldian, 2017an.

Film kartografiko honetako pertsonaiek aspalditik kultura galtzen ari den landa-munduaren kontakizuna erakusten dute. Begirada poliedriko baten bidez, malenkoniatik umorera doan paisaia emozional batetik mugituko gara. Behaketan eta kostunbrismo ia surrealistan, MESETAk bidaia sentsoriala proposatzen du Espainia hutsean barrena.

Nazioarteko hainbat sari ditu dokumentalak.

Zinemako ohiko programazioaren barruan proiektatuko da berriro filma, azaroaren 7tik 9ra eta 14tik 16ra bitarteko asteburuetan.

http://www.aterafilms.com/eu/catalogo/meseta-eu/

 karteldegia