egoibarra
IZENPErekin dauden arazoak direla eta, Mercedes Kareaga Bekaren lanak aurkezteko epea egun bat luzatuko da
2025/12/01
Bihar, hilak 2, izango da proposamenak aurkezteko azken eguna.
Gaur bukatzen zen Mercedes Kareaga Bekaren lanak aurkezteko epea, baina, IZENPErekin dauden arazoak tarteko, epea egun bat luzatzea erabaki du Eibarko Udalak.
Hori horrela, lanak aurkezteko epea abenduaren 2a izango da.
Oinarri guztiak ikusi eta eskaerak egiteko jarraibideak esteka honetan daude eskuragarri.
https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/bekak-dirulaguntzak-laguntzak/mercedes-kareaga-beka-2025