"Itzuli" itzultzaile neuronala denon esku

ITZULI aplikazioaren irudia

Eusko Jaurlaritzaren irudia

2020/07/02

Eusko Jaurlaritzak herritar guztien eskura jarri du "Itzuli" izeneko itzultzaile neuronala. Aplikazio horren bitartez euskara-gaztelania, gaztelania-euskara, euskara-frantsesa eta frantsesa-euskara itzulpenak egin daitezke doan.

ITZULI tresna erabiltzeko helbide honetan sartu behar da: https://www.euskadi.eus/itzuli/

Oso erraz erabiltzekoa da: itzuli nahi den testua bertan kopiatu, eta zein hizkuntzatara itzuli nahi den zehaztu. Itzulpena segundu gutxitan egingo du eta deskargatzeko moduan egongo da.

Aplikazioaren bidez merkataritzan, ostalaritzan eta gainerako zerbitzuetan askotan erabiltzen diren testuak (gutunak, iragarkiak, oharrak...) euskaratu daitezke. Herritar moduan ere erabili dezakegu udalarekin, ikastetxearekin edo beste erakunde batekin euskaraz jardun nahi izanez gero, eta euskaraz idazteko segurtasunik edo mailarik ez dugula pentsatzen badugu ere .

Euskararik ulertzen ez dutenentzat ere oso erabilgarria izan daiteke, hain zuzen ere, ikastetxetik edo hainbat erakunde edo elkartetatik euskara hutsean jasotako testuak gaztelaniara itzuli eta ulertzeko  aukera azkarra eta erosoa ematen duelako.

Esan beharra dago itzuli den testua argitara eman baino lehen edo erabili baino lehen berrikustea komeni dela; izan ere jatorrizko testu motaren arabera akatsak ere egon daitezke. Kontuan izan behar dugu itzulpen automatikoa teknologia berri samarra dela, eta adimen artifizialaren garapenetik datorrela; beraz, etengabe ari da ikasten eta entrenatzen.

Egin proba!