Irakasleentzako mintegia

2021/09/09

Ikasturteari indartsu eta motibatuta ekiteko, irakasleentzako mintegia antolatu du Eibarren AKEBAIk: "Erabileraren ontzia bete"

EBETEko irakasleek euskararen erabileran eragiteko estrategiak azaldu dizkiete Eibarko ikastetxeetako HH eta LHko irakasleei. Hizkuntzaren erronkan lagungarri izango zaizkien baliabideak eskaintzea da saio hauen helburua. Lau orduko ikastaroa izan da, bi egunetan banatuta; irailaren 3an eta 6an, Armeria Eskolan. Eibarko HH eta LHko ikastetxe guztietako klaustroek hartu dute parte; 182 irakasle izan dira, lau taldetan banatuta.