Ingelesa eta frantsesa praktikatzeko taldeak: izen-ematea zabalik

2019/09/02

Hizkuntzak praktikatzeko aldizkako bilerak antolatuko dira jarduera honetan: "Meetings at the library" eta "Réunions dans la Bibliothèque"

Liburutegia ingelesa eta frantsesa praktikatu nahi duten pertsonak gaur eguneko edozein gai komentatzeko aitxakiaz biltzeko topalekua izango da.

Helburuak

  • Liburutegia hizkuntzak era ez formal baten ikasteko erabiltzea
  • Liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea
  • Liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea
  • Gizarte harremanak sustatzea: liburutegia sozializazio gune izatea
  • Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea liburutegian
  • Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea Liburutegia
  • Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa.

Izen-ematea: Irailaren 2tik 13ra, Liburutegian edo emailez inprimaki hau beteta (ingelesa - frantsesa)

Egutegia: bilerak astean behin izango dira urritik ekainera. Ingeleseko egutegia, frantseseko egutegia