Ikasketa-gelaren ordutegia luzatuko du Liburutegiak

Artxiboko argazkia.

Artxiboko argazkia.

2024/01/12

Udalak, erabiltzaileen eskariari erantzunez, zabalik izango du ikasketa-gela 21:45ak arte.

Eibarko Udal Liburutegiak aldi baterako luzatuko du ikasketa-gelaren ordutegia, eta datorren astean zabalik egongo da 9:00etatik 21:45era. Udalak, hala, erantzuna ematen die erabiltzaileei, azterketa-garaian ordutegi zabalagoa eskatzen baitzuten.

Udal Liburutegiak betiko ordutegia izango du egun hauetan.  Zabalik egongo da 9:00etatik 20:30era, astelehenetik ostiralera, eta 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara asteburuetan.  Ikasketa-gela, aldiz, 9:00etatik 21:45era egongo da zabalik datorren astelehenetik (hilak 15) ostiralera (hilak 21); eta gero, berriz ere, ohiko ordutegia izango du.

Udala aztertzen ari da ea aukerarik dagoen zerbitzu hau hobetzeko hurrengo azterketa garaiari begira (maiatza-ekaina).