II Errepublikako aldarrikapenaren aktaren bila
2026/03/06
Eibarko Udalak II Errepublikako aldarrikapenaren inguruan jolas bat antolatu du gure herriko historia ikusgarrian murgiltzeko ondo pasatzen duten bitartean.
Jolasa Tiburzio Anitua 18 zenbakian hasiko da (euskaraz):
Apirilak 18
Familian, kuadrilan, taldean egiteko jolasa da. Adin guztientzat zabalik
Ordutegia:
Bi txanda egongo dira. 10:30ean eta 17:00etan.
Izena emateko epea 2026ko martxoaren 9tik 29ra bitartean egongo da zabalik,
https://formularioak.eibar.eus/eu/errepublikaaktarenbila2026-01
Jolasa egiteko eraman beharrekoak:
Talde bakoitzak telefono mugikor bat eraman beharko du, iparrorratz-aplikazio batekin instalatuta eta motxila txiki bat edo gerriko poltsa bat.