Eibarko Udala
egoibarra

Igor Goñi, Iosu Txueka eta Javi Buces adituak izango dira eskoletan antolatutako hitzaldien protagonistak

2025/03/05
Javier Buces (argazkia: Aranzadi.eus)

Institutuan, La Salle Ikastetxean eta udaletxean izango dira hitzaldiak.

Urtero bezala, aurten ere, herriko eskolekin lankidetzan hitzaldi-jardunaldia antolatu du Ego Ibarra Sailak. DBH 4 eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako hitzaldiak izaten dira, eta eskolak dira gaia aukeratzen dutenak, gehienetan, helburua ikasgaien gaitegiarekin erlazioa izatea baita.
Hona hemen 2025eko martxoan izango diren 4 saioen gaineko informazioa:

Martxoak 13 (10:45), La Salle Ikastetxean:

  • “Trantsizio garaia: 1977ko aministia legea; bortizkeria politikoaren inpaktua eta gatazka sozialak”  Javi Buces Cabello (Aranzadi Zientzia Elkartea)

Martxoak 17 (12:00), Eibarko Institutuan:

  • “Lehen mundu gerra eta armagintza. industria birmoldaketa” Igor Goñi Mendizabal (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Martxoak 24 (12:00), Eibarko Institutuan:

  • “Lehen mundu gerra eta armagintza. industria birmoldaketa” Igor Goñi Mendizabal (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Martxoak 28 (11:00), Udaletxean

“Langileen mugimendua eta nazionalismoa euskal herrian” (1880-1923). Iosu Txueka Intxusta (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Nahiz eta ikasleei zuzendutako hitzaldiak izan, herritarrek ere gerturatzeko aukera dute. Hori horrela, hitzaldiren batera joan nahi izanez gero, helbide honetara idatzi beharko da: .