"Idazlearekin harixa emoten" irakurle taldearen partaide izateko aurrematrikula

2021/09/01

Jarduera honetan, idazleak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskainiko die, aurrez aurreko solasaldien bitartez.

Antxon Narbaizaren laguntza izango dugu ere liburuaren mamia ateratzeko. ...eta kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean egingo dira saioak. 

Saio bakoitzeko 20 liburu lortzeko konpromisua hartzen du Liburutegiak. Liburu hauek partaideen eskaeren ordenaren arabera banatzen joango dira.

Aurrematrikula: irailaren 1etik 24ra, hemen sakatuta. Taldea osatu ondoren, onartuek izena emateko inprimakia bete beharko dute Liburutegian.

Hartzaileak: 16 urtetik gorakoak. 

Non eta noiz: Portalean, hilero, astearteetan. (Urrian hasiko da).

Ordutegia: 19:00 - 20:00

Jardueraren prezioa: Dohainik.

Euskaraz

etiketak: irakurketa sustatu