Idazlearekin harixa emoten: helduentzako euskarazko irakurketa klubaren aurrematrikula

Helduentzako euskarazko irakurketa klubaren aurrematrikula zabaltzen da
Helburuak:
- Literatura gustoko duten pertsonen arteko erlazioa sustatzea.
- Liburuei buruz hitz egitea sustatzea.
- Irakurleek beren lan pertsonala aberasteko aukera izan dezatela besteen komentario, iritzi eta balorazioak entzunez.
- Liburu baten irakurketan sakontzea, normalean ihes egiten diguten gauzak hautemateko
- Idazleak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskainiko die, aurrez aurreko solasaldien bitartez.
Saio bakoitzeko 20 liburu lortzeko konpromesua hartzen du Liburutegiak. Liburu hauek partaideen eskaeren ordenaren arabera banatzen joango dira.
Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero. Behin eta berriz egindako hutsegiteen kasuan, galdu egiten da liburua edukitzeko eskubidea. Itxaron-zerrendarik badago, bi hutsegiterekin postua eskainiko zaio erreserba-zerrendako lehen postuan dagoen pertsonari.
Aurrematrikula: Irailaren 1etik 14ra, formulario honen bidez.
Norentzat: 16 urtetik gorakoentzat. Taldea osatzeko, gutxienez 10 pertsona behar dira.
Idazleek parte hartuko dute saioetan.
Dinamizatzailea: Ainhoa Aldazabal Gallastegui. …eta kitto Euskara Elkarteraekin elkarlanean.
Non eta noiz: Portalean, hilero, egun hauetan: urriak 7, azaroak 12, abenduak 9, urtarrilak 20, otsailak 10, martxoak 10, apirilak 21 eta maiatzak 12.
Ordutegia: 19:00 - 20:00
Jardueraren prezioa: Dohainik.
Hizkuntza: Euskara.