Eibarko Udala
Coliseo Antzokia

Iazko urtean, Coliseo antzokiak 52.000 pertsona baino gehiago bildu zituen 283 jardueratan

2025/01/16
Coliseo Antzokia. Artxiboko argazkia.
Coliseo Antzokia. Artxiboko argazkia.
Zinema, antzerkia eta musika izan ziren jarduerarik nabarmenenak.

Coliseo antzokiak iaz antolatutako 283 jarduera kulturaletara 52.183 pertsona bertaratu ziren. 136 pelikula proiektatu ziren antzokiko hiru aretoetan, 144 egunetan, asteburuetan eta jaiegunetan. Film horiek 17.910 ikusle erakarri zituzten guztira: Del Revés 2 (Inside Out 2) eta La infiltrada izan dira pelikula arrakastatsuenak. Gainera, 22 dokumental eta film labur proiektatu ziren Tinko, Irudi Biziak, Cinasub edo Mendia jardunaldietan eta Asier Errasti/Javier Aguirresarobe laburmetraien jaialdian.

Zuzeneko jarduerei dagokienez, udalerriko dantza eta antzerki-eskolek zein kultur taldeek antolatutako 113 antzezpen, kontzertu eta emanaldi egin ziren, eta 21.661 pertsona bildu ziren guztira. Antolatutako 47 antzerki- eta dantza-emanaldietan, besteak beste, Rafael Álvarez "El Brujo", Lolita Flores eta Golden Apple Quartet egon ziren. Antolatutako 26 musika-kontzertuetan Rodrigo Cuevas, Tía Carrol eta Judash Argarateren emanaldiak egin ziren, Cielito Musika Bandak eta Usartza Txistulari Bandak eskainitakoez gain.

Andoni Zabala Kultura zinegotziak programazio zabal eta eskuragarri bat mantentzeko egindako ahalegina azpimarratu du: Coliseoak  jarraitzen du oso espazio kultural garrantzitsua izaten herrirako. Aurten lortu dugu bai zinemak, bai musikak, bai herriko jarduerek ordezkaritza orekatua izatea; horrek islatzen du Udalak kulturarekin duen konpromisoa”.

Herriko elkarteek (Eibarko Klub Deportiboa, Eta Kitto, Ballet Eibarrés…) antolatutako  28 ekitaldietara 9.442 pertsona joan ziren.  Gainera, hainbat kultur taldek  bertan entsegatu zuten, hala nola, Hika Teatroak, Shinovak eta Biraka Dantzak.

563 pertsonak jaso zituzten deskontuak Coliseoaren Laguna txartelaren bidez, zeinak aukera ematen duen antzerkirako eta zinemarako sarrera merkeagoak eskuratzeko.

Jon Iraola Eibarko alkateak Coliseo antzokiak espazio kultural publiko gisa duen garrantzia azpimarratu zuen. “Coliseoa oinarrizko zutabea da gure eskaintza kulturalean eta oso toki garrantzitsua herriko bizitza sozialerako.  Udalean jarraitu egingo dugu konprometituta egoten haren mantenimenduarekin eta hobekuntzarekin, jakinik esfortzu ekonomiko handia dakarrela eta ezinbesteko inbertsio bat dela".

2007an berriro ireki zenetik, Coliseoak —504 besaulkiko areto nagusiarekin eta 86 eta 76 eserlekuko bi zinema-areto txikirekin— eutsi egin dio Udalak eta udalerriko kolektiboek antolatutako kultura-programazioari eta erreferentziazko gune gisa finkatu da, jarduera kultural eta artistikoak egiteko.