Euskararen Eguna: Horma-irudi margoketa herrikoia

Iragarki kartela

Horma-irudi margoketa

2022/12/01

Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Eguna goizeko 9:00etan hasiko da Bista Ederren horma-irudi baten margoketa herrikoiarekin.

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Aurten larunbata izanik, Eibarren egitarau bete-betea antolatu da Eibarko hainbat erakunde eta elkarteren artean.

Antolatu diren ekimenen artean horma-irudi bat izango da; Eibarko Udalaren enkarguz, Mikel Larrañaga, Mikel Remak horma-irudigileak diseinatu du Eibar BHIko batxilergo artistikoko ikasle batzuekin batera. Baina margoketa lana herritarren artean egingo da elkar-lanean, eta horrela hala nahi duten herritar guztiek arrastoa utziko dute.

Horma-irudia Bista Eder kaleko 2-4 pegoren artean dagoen horman margotuko da eta datorren urtean egingo den ekitaldi jendetsu bati eman nahi dio hasiera, baina oraindik ezkutuan gorde behar da. Horrela abenduaren 3a sorpresaz betea etorriko da.

Esan bezala, margoketa lanak 9:00etan hasiko dira eta 11:30era arte iraungo dute. Tarte horretan adin guztietako herritarrak daude gonbidatuta arrastoa lagatzera. Beste arlo batzuetan garrantzitsua da pertsonok ahalik eta arrastorik txikiena lagatzea, baina Eibarren euskararen berreskurapenean denon arrasatoak dira beharrezkoak.

Eibarko elkarte eta erakundeei dei berezia egiten zaie margoketa lanera gerturatu daitezen.

Denok zaudete gonbidatuta.