Eibarko Udala
irakurketa kluba

Helduentzako gaztelerazko irakurketa kluba: aurrematrikula

2025/09/01
Klubaren saio baten argazkia

Helduentzako gaztelerazko irakurketa klubaren aurrematrikula zabaltzen da

Helburuak:

  • Literatura gustoko duten pertsonen arteko erlazioa sustatzea.
  • Liburuei buruz hitz egitea sustatzea.
  • Irakurleek beren lan pertsonala aberasteko aukera izan dezatela besteen komentario, iritzi eta balorazioak entzunez.
  • Liburu baten irakurketan sakontzea, normalean ihes egiten diguten gauzak hautemateko

Saio bakoitzeko 20 liburu lortzeko konpromesua hartzen du Liburutegiak. Liburu hauek partaideen eskaeren ordenaren arabera banatzen joango dira.

Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero. Behin eta berriz egindako hutsegiteen kasuan, galdu egiten da liburua edukitzeko eskubidea. Itxaron-zerrendarik badago, bi hutsegiterekin postua eskainiko zaio erreserba-zerrendako lehen postuan dagoen pertsonari.

Aurrematrikula: Irailaren 1etik 14ra, formulario honen bidez.

Norentzat: 16 urtetik gorakoentzat. Taldea osatzeko, gutxienez 10 pertsona behar dira.

Dinamizatzailea: Ainhoa Aldazabal Gallastegui.

Non eta noiz: Portalean, hilero, asteazkenetan: urriak 15, azaroak 12, abenduak 10, urtarrilak 14, otsailak 11, martxoak 11, apirilak 22 eta maiatzak 13.

Ordutegia: 19:00 - 20:00

Jardueraren prezioa: Dohainik.

Hizkuntza: Gaztelera.