Haurrak, poesia eta eskola gurasoentzako tailerra

2020/01/30

Eibarko 2-8 urteko umeek ikastetxeetan lantzen duten Bularretik Mintzora egitasmoaren barruan eskaintzen da. Gurasoentzako tailer hau doan izango da.

Euskara sailak eta Juan San Martin Udal Liburutegiak elkarlanean antolatutako tailerrean haur poesia ezagutzeko modurik eraginkorrena frogatuko da: sortu, antzeztu, kontatu eta esan. Erabat praktikoa izango da.

Tailerra 4 ordukoa izango da bi egunetan banatua.

  • Egunak: otsailak 11 eta 18 asteartea
  • Ordua: 18:00-20:00
  • Lekua: PORTALEko 1go solairuko batzar-gela.

Tailerra Yolanda Arrietak emango du; idazlea eta literatura dinamizatzailea da

Doan izango da, baina izena eman behar da modu hauetakoren batean:

  • helbidera idatzita.
  • 943708426 telefonora deituta.
  • Udal liburutegiko mostradorean izena emanda.
  • Ikastetxean umearen irakasleari esanda.