Eibarko Udala

Haur eta nerabeentzako jarduerak

2021/01/29
Haurreria eta Gazteria
Eibarko Udalak haur eta nerabeentzat herrian martxan dauden jardueren berri eman nahi du.

4/2021 Dekretuko mugikortasun-murrizketen ondorioz, Eibarko Haurreria eta Gazteria sailetik herritarrei gogorarazi nahi diegu haur eta nerabeentzat antolatuta dauden jarduerak.

AFARIKETAN:

Arrateko Andra Mari ikastetxean, San Andres eskolan, Ignazio Zuloaga Institutuan, Indianokua gaztelekuan, Urkizu ikastetxean eta Tiburtzio Anitua 27ko lokalean burutzen den egitasmoa da. Astelehenetatik ostegunetara.

5 urtekoak: 50€ ikasturte osoa

6-7 urtekoak: 75€ ikasturte osoa

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Eskoletan burutzen ditugun 5 urtekoen programak bertan behera lagatzeko agindua bidali digu.

NEGULEKUAK:

Astelenea frontoian: LH 1etik 6.mailara bitartean dauden ikasleentzat.  Ordu bat eta 20 minutuko txanda. Martxoaren 27 arte irekiko da zapatuero.

Portalean LH1-6 bitartekoentzat eskulanak burutzeko tailerrak.

Jazinto Olaben 2015ean eta 2016an jaiotako haurrentzat jolas-gunea

Txandak aldez aurretik eskatu behar dira. Hitzordua hartzeko esteka hemen duzue: https://hitzorduak.eibar.eus/negulekuak/eu

JAZINTO OLABEKO LUDOTEKA:

5-11 urteko haurrentzako zerbitzua da (2015ean jaio diren haurretatik LH 6ra).

ORDUTEGIA:

5-7 urtekoak.Astelehenetik ostiralera 16:30etik 18:00etara

8-11 urtekoak. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 19:30era

IZEN EMATEA:

5-7 urtekoak: 50€ ikasturtea

8-11 urtekoak: 75€ ikasturtea

KIROLA FAMILIAN

2-5 urte bitarteko haurrek eta beren familiek elkarrekin jolasteko gunea. Espazioaren erabilera irekia da guraso guztientzat beti ere haurrak 2-5 urte bitartekoak izanez gero. 

Ez da kiroldegiko bazkide izan behar, sarrera librea izango litzateke familientzat, unibertsala.

Ipuruako Kiroldeagian burutzen da.

COVID-19a DELA ETA GAUR EGUN ZERBITZU HAU ITXITA DAGO

ZAPATUETAKO TAILERRAK:

5-11 urteko haurrentzako tailerrak

Zapatuetan burutzen diren tailerrak dira. Bi txanda nagusi izaten dira. Aurrenekoa urriaren erdialdean hasita azaroaren amaiera arte. Bigarren txanda urtarrilaren amaieratik martxoaren hasiera arte.

5 eta 6 urteko haurrak aita zein amarekin etorri behar dira tailerretara.

Neguko izen ematea irekita dago Otsailaren 1 arte. Adin tarte guztietan plazak oraindik ez dira bete.

INDIANOKUA GAZTELEKUA

12-17 urte bitarteko nerabeentzat martxan dagoen zerbitzua da.

Asteartetik ostegunera: 18:00etatik 20:00etara

Ostiralak 16:30etatik 21:00etara

Larunbatak: 17:30etatik 21:00etara

Igandeak: 17:00etatik 20:30etara

Indianokua gaztelekuaren bloga bertan kontsulta dezakezu. Klikatu hemen