Hamaika berbaldi: “Ez da kasualitatea”

2021/11/17

"Hamaika berbaldi" egitasmoaren barruan, "Ez da kasualitatea" bertso saio musikatua izango da azaroaren 19an, 19:30ean, Portaleko Aretoan

2017ko abenduan hasita hamaika hitzaldi, tertulia, mahainguru edota saio antolatuko ditu Eibarren AKEBAIk “Hamaika Berbaldi” izenburupean.

“Hamaika berbaldi” egitasmoaren helburuak ere hamaika dira: Eibarren AKEBAIko kideok motibatzea/aktibatzea eta euskararen aldeko diskurtsoa berritzea, euskaraz bizi ez den jendearengana iristea, hiztun berriei hitza ematea, hainbat talde eta elkarterekin elkarlanean aritzea …

Ez da kasualitatea

Oraingoan musikaz lagundutako berbaldia izango da, eta mezua bertsotan emango da. AKEBAIk eta Matraka neska* gazte taldeak, lankidetzan, “Ez da kasualitatea” bertso saio musikatua antolatu dute. Lanku Kultur Zerbitzuak kudeatutako saio honetan umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dira. Bertsotan Miren Artetxe, Alaia Martin, Eli Pagola eta Nerea Ibarzabal arituko dira; gai-jartzaile, Amaia Agirre. Kasualitatea??