Hamaika berbaldi: “Berrindartu eta jauzi”, euskara biziberritzeko ezinbestekoa.

2020/10/13

Eibarren AKEBAIk antolatutako "Hamaika berbaldi" egitasmoaren baitan Kike Amonarrizen hitzaldia izango da urriaren 27an, 18:30ean, Portaleko Areto Nagusian Jorratuko duen gaia, honako hau: “Berrindartu eta jauzi, euskara biziberritzeko ezinbestekoa”.

“Hamaika berbaldi” ekimena 2017aren bukaeran jarri zuen martxan Eibarren AKEBAI herritar plataforma eratu berriak. Lehenengo berbaldia, gainera, Kike Amonarrizek berak eskaini zuen abenduaren 19an, udaletxeko patioan, “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere” izenburupean. Harrezkero hamaika hitzaldi, tertulia edota mahainguru izan dira; hamaika hizlari etorri dira Eibarrera; hamaikatxo gai landu dira Eibarko hainbat eragilerekin elkarlanean antolatutako berbaldietan.

Urriaren 27an berriz ere Kike Amonarriz izango dugu, aurrez aurre, Portaleko Areto Nagusian. “Berrindartu eta jauzi” txostena aurkeztuko digu oraingoan; bertan azaltzen da zeintzuk diren euskarak dituen lehentasunak eta zeintzuk euskaltzaleon erronkak.

Ekitaldia herritar guztientzat zabalik egongo da, baina aforoagatik derrigorrezkoa da aurrez izena ematea. Interesatuta bazaudete jarri harremanetan antolatzaileekin: eibarrenakebai@gmail.com // 943 70 84 26

 Hemen daukazue Kike Amonarrizek jendea animatzeko grabatu duen bideoa: https://youtu.be/ndgUfpU7Xzo