Gurasoentzako tailerra. Zer egin liburuekin: kontu kontari

2018/02/09

Gurasoentzako tailerra otsailaren 27an eta matxoaren 6an izango da 18:00etan PORTALEko ikastaro gelan, eta Yolanda Arrietak emango du.

Tailer hau  Bularretik Mintzora egitasmoaren barruan eskaintzen da. Doan da, baina parte hartzeko izena eman behar da Udal liburutegiko mostradorean, telefonoz 943708444 (4200) deituta, euskara@eibar.eus helbidera idatzita edo umearen ikastetxean.

4 orduko tailerra da bi asteartean emango dena, hain zuzen ere, otsailaren 27an eta martxoaren 6an.

Bularretik Mintzora irakurtzeko zaletasuna sustatzen duen egitasmoa da. EAEn herri herri ari da zabaltzen eta Eibarko ikastetxeetan ere ari da garatzen. Galtzagorri elkarteak sortu zuen eta Eibarren JSM Udal Liburutegiarekin, Euskara Zerbitzuarekin eta ikastetxeekin lankidetzan burutzen da.