"Gurasoak ere eskolara" kanpaina martxan berriz ere

Gurasoak ere eskolara kanpaina

Gurasoak ere eskolara kanpaina

2023/10/17

"Gurasoak ere eskolara" euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik.

"Gurasoak ere eskolara" gurasoek euskara ikasteko egitasmoa da. HH, LH eta DBH mailako umeen gurasoei zuzendua dago. Izena urriaren 27 arte eman daiteke umearen ikastetxean edo Euskara zerbitzuan. Egitasmoa Udalak bideratzen du Udal Euskaltegiarekin eta AEKrekin lankidetzan.

Egitasmo honen bitartez lortu nahi da Eibarko umeen gurasoek euskara praktikoa ikastea umeen euskalduntze egokian bidelagun izan daitezen. Klaseak astean bi egunetan izaten dira, gehienetan umeen eskola ordutegian (goizez edo arratsaldez). Baina eskola orduz kanpo ere sortu daiteke taldea, interesik egonez gero. Ikasturte osoko matrikula 66€ da eta DBE (RGI) jasotzen dutenentzat 33€. Gainera, epeka ordaindu daiteke. Ikasturtea azaroan hasiko da eta maiatzean bukatuko da.

Izena umearen ikastetxean eman daiteke, 943708426 (Junkal) telefonora deituta edo euskara@eibar.eus helbidera idatzita. Azken eguna urriaren 27a da.

Ikusi hemen iazko ikasle batzuen bizipenak