Gozatu udako oporretan: familientzako gida

2023/06/12

Euskara Zerbitzuak eta Juan San Martin Udal Liburutegiak opor garaian familian euskaraz gozatzeko moduko jolasen, liburuen eta baliabide digitalen bilduma prestatu dute.

Opor garaian umeekin egoteko denbora gehiago dagoenez, euskara indartzeko ere une egokia da. Horretarako irakurgaiak, jolasak eta baliabide digitalak jasotzen dituen GIDA sortu dute.

Gida horretan umeen euskararen erabilera areagotzeko gurasoentzako gomendioak, umeentzako liburu gomendatuak eta jolasak aurkituko dituzue. Gainera, pantailetan aurki daitezkeen euskarazko edukien zerrenda bat ere gehitu dute.