Go!azen 8.0 antzezlanaren emanaldia atzeratu egin da

2022/01/11

Urtarrilaren 22rako Glu-glu konpainiaren eskutik egitekoa zen  "Go!azen" antzezlanaren antzezpena dataz aldatu egin da.

Antzokien aforo edukiaren murriztepenek antzezlana atzeratzera eraman gaitu, funtzio hauek antzokiaren %100-eko sarrera salmenta izan zutelako eta guztia salduta geratu zen lehenengo egunetan.

Funtzioak martxoaren 27ra atzeratzen dira eta urtarrilaren 22ko sarrera berberek balio dute.

Data berri honetara sarrera erosita duen norbaitek etortzerik ezingo ez balu, otsailaren 28 arte tartea izango du sarreraren diruaren eskaera luzatzeko. Internet bidez erositako diru bueltaketarako kultura@eibar.eus helbide elektronikora idatzi bat bidaliaz eta takilan erosi zutenentzat Coliseoko takilara sarrerak eramanda.