Bi musika-ikuskizun izango dira "Galizia Eibarren" ekimenaren baitan, hilaren 22an eta 23an, Koliseoan eta Errebal Plazia eraikinean

Urriaren 22an, ostirala, "TOR e invitados" taldeak bere azken CDa aurkeztuko du Koliseoan, 20:00etan, "Folk Céltico da Galiza" izenpean. Sarrerak 5 eurotan daude salgai Kutxabanken eta Koliseoko leihatilan. Egun bat geroago, larunbatean, urriaren 23an, Errebal Plazia eraikinean Gallego Astarot taldearen heavy-folk kontzertua izango da, 20:00etan. Azken ikuskizun hau doakoa izango da, baina sarrerak Kutxabanken edo Koliseoko leihatilan erreserbatu beharko dira.
Jon Iraola Eibarko alkateak, Juan Jose Flores Galiziako Kultur Etxeko presidentearekin eta Jose Luis González Udaleko Kultura teknikariarekin batera, "Galizia Eibarren" ekimena aurkeztu du gaur goizean Eibarko Udaletxean; urriaren 22an eta 23an gure hirian izango diren bi musika-ikuskizunek osatzen dute ekimen hori.

Sarrerak 5 eurotan daude salgai, Kutxabanken bidez edo Koliseo Antzokiko leihatilan bertan, ohiko ordutegian (astelehen eta ostiralean, 17:30etik 19:30era).
TOR e invitados taldea Cástorrek (zurezko flautak, buzuqui), Félix Castrok (angloconcertina, akordeoi diatonikoa, gaita), Xosé Lizek (bouzouki) eta Alvaro Iglesiasek (kontrabaxua) osatzen dute.
Aurkezpen-bira honetan, gainera, CDaren bi kolaboratzailek parte hartuko dute Eibarko Coliseo Antzokian: Pancho Alvarez (biolina), multiinstrumentista ezaguna eta Angel Ruiz (banjoa), Overseas banjoko munduko txapelduna Nashvillen (2004).
Halaber, Soco Ruak (pandeireta), Lucía Cedrón eta David Leadbeaterrek (dantza bikotea) eta Agrupación Os Galaicos de la Casa de Galicia As Burgas de Éibar taldeak parte hartuko dute.
Astarot, urriaren 23an, larunbata, Errebal Plazia eraikinean

Kontzertua doakoa izango da, baina bertaratzeko interesa duten guztiek sarrera erreserbatu beharko dute, Kutxabanken bidez edo Koliseo Antzokiko leihatilan bertan jasoz, ohiko ordutegian.