Filmak online ikusteko doako zerbitzua: eFilm

2024/01/17

Pelikulak telefono mugikorrean, tabletean eta telebistan (smartTV) ikustea eskuragarri dago jada eLiburutegian

Pelikulak telefono mugikorrean, tabletean eta telebistan (smartTV) ikustea eskuragarri dago jada eLiburutegian.

App berri bati esker, eFilmen eduki osoa edonondik ikusi ahal izango duzue, betiere online. Sartzeko, dagokion app-a (eFilm) bilatu eta deskargatu behar da zuen gailuetan.

App-a mugikorrean edo telebistan deskargatu ondoren, nahikoa da saioa hasi eLiburutegiko betiko erabiltzaile eta pasahitzarekin.

eFilm orriko "blog" erlaitzean, argibideak, bateragarritasunak eta ohiko galderak jasotzen dira.

Gozatu ehunka filmez doan!