Euskarazko produktuen katalogoa banatu da Eibarko ume eta gaztetxoen artean

Katalogoaren azala

Euskarazko produktuen katalogoa

2020/12/04

Euskarazko jolas, joko, liburu eta musika jasotzen dituen katalogoa eta orri markatzailea banatu dira Eibarko ikastetxe guztietan.

Eibarko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ume guztiek jaso dute euskarazko produktuen KATALOGOA. Guztira 2.800 katalogo banatu dira.

DBHko ikasleen artean 1.700 orri markatzaile banatu dira. Bertan QR baten bidez katalogoak gaztetxoentzat duen atalerako sarbidea ematen da.

Egitasmo honen bidez familiei eskura jarri nahi zaizkie merkatuan euskaraz dauden produktuak, Gabon garaian, umeei opariak egitean, euskarazkoa izateak duen garrantzia kontuan hartuta.